Legorretako Aldaieta jubilatuen elkarteak, Senegalera bidaltzeko betaurrekoak biltzeko kanpaina martxan jarri du. Edozein motatakoak izan daitezke eta erabilitakoak ere onartuko dira. Datozen asteetan zehar entregatu daitezke Aldaieta elkartean bertan.