Legorretako Azintzio jaietan ikusmin handienetarikoa sortzen duen ekintza da play-backa. Bada, iritsi da aurtengo koreografiak prestatzen hasteko garaia. Izan ere, izen-ematea zabaldu du Kultur Lantaldeak.
Parte hartu nahi dutenek interpretatuko duten abestia Kultur Etxean entregatu beharko dute edota palybacklegorretafestak@gmail.com helbidera bidali, betiere mp3 formatuan. Abestia jasotakoan, izen-emate orria bidaliko zaie parte-hartzaileei.
Aurten apirilaren 10ean izango da Legorretako play-backa.