Artzainak eta gazta izango dira protagonistak Ordiziako Artzain Egunean

GITB 2024ko mar. 20a, 13:58

Edorta Lamok ebakiko du Idiazabalgo Gazta Berria apirilaren 3an ospatuko den azoka berezian.

EGITARAUA:

Azoka berezia goizean zehar

9:00 - Ahari eta ardien erakusketa Garagartza plazan.

Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.

10:00/14:00 - Haurrentzat “Artzainen herri kirolak” jolasak frontoi txikian.

11:00 - Artaldeak igaroko dira gune Historikoan barrena.

11:15 - Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan. Santikurutze Kanpezuko Arrea! Jatetxeko Edorta Lamok ebakiko du gazta berria. Horren aurretik Artzain Eskola - Gomiztegi omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira.

11:30 Gazta egitea eta mamia dastatzea Garagartza plazan.

Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, ASPANOGIren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.

12:15 - Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.

Goizean asteroko ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen saltokiak ere jarriko dira. Trikitilariek eta dultzaina-joleek alaituko dute herria.

 

 

Erlazionatuak

Artzain Eguna 2023

GITB 2023 api 11 Ordizia

Egin zaitez Komunitateko kide eta eman zure ekitaldien berri!

Argazkiak, artikuluak, hitzorduak, agenda ekitaldiak, eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango duzu webgunera.


KOMUNITATEA