13:00 Zumba herrikoia 18:15 Azintzio eguneko euskal erromeria Udaleko eta herriko eragileetako ordezkarien soka dantza Euskal dantzak Dastaketa 20:00 Batukada 23:30 Korrontzi taldearen kontzertua
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen faseko saioetako bat Idiazabalen jokatuko da, maiatzaren 9an. Zazpi bertsolari ariko dira kantuan: Aner Peritz Manterola, Eli Pagola Apezetxea, Endika Igarzabal Murua, Aizpea Garmendia Iarza, Igauri Lopetegi Arnostegi, Mikel Iturriotz Etxaniz, Oier Etxeberria Zubimendi. Emanaldia 19:00etan izango da, Guraso Elkartean. Saio honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, bertsosarrerak.eus webgunean.
Iritsi da ikasturte osoan zehar landutakoa jendaurrean aurkezteko eguna. Ikasleak zein helduak aritu dira Kristina Ropero gidari tolosarrarekin antzerkia lantzen, eta ostegunean ikusi ahal izango da herritar guztientzat irekia izango den emanaldian.